Mahai gaineko tenisa
Zuzenak Kirol Kluba sortu, hazi eta sendotu zen bi kirol modalitateri esker: gurpil-aulki gaineko saskibaloia eta mahai gaineko tenisa. Ordutik hona, eta ia etenik gabe, erakundeak sustatu du atal hau.
Gaur egun sei palarik osatzen dute atal hau; horietatik lauk kategoria egokituan jokatzen dute zutik: Txema Armentia, Josu Rubio, David Alonso eta Asier Llave gaztea. Beste bat, Iker González gaztea, gurpil-aulki gainean lehiatzen da.