“Ez zaitez eserita geratu” eskola kanpaina
Sarrera
Zuzenak Kirol Klubak eta Vitoria-Gasteizko Udaleko Kirol Sailak helburu dute ekimen honen bidez ezagutaraztea kirol egokitua elementu integratzaile bezala eskolako testuinguruan. Ekimen honetan Vitoria-Gasteizko hainbat eskolatako DBHko ikasleek parte hartzen dute.
“Ez zaitez eserita geratu” kanpainaren bidez kontzientziatzea dugu xede, hau da, giza errealitate batez, ezgaitasunaz, hain zuzen ere; izan ere, kasu gutxi batzuetan baino ez da ezagutzen.
Helburuak
- Ikasleei ezagutaraztea urritasunen bat duten kirolarien errealitatea, hots, euren buruarekiko eta gizartearekiko oztopoak eta muga arkitektonikoak gainditzeko duten gaitasuna.
- Urritasun fisikoa ez da egoneko bizimoduaren sinonimoa, kirol egokitu asko dago, eta horietako batzuk ezagutaraztea dugu helburu.
- Gazteen elkarbizitza hobetzea, euren arteko harremanak hobetzea, giza erlazioak erraztea eta kolektibo honekiko harremanak normalizatzea; izan ere, kasu batzuetan antzematen dute desberdina, urruna eta gutxiago izango balitz bezala.
Lan dinamika
- Alderdi teorikoa: ikasleek ezagutzea kirol egokituaren munduarekin zerikusia duten alderdi batzuk ikus-entzunezko baten bidez, eta ondoren, galderen bidez.
- Alderdi praktikoa: kirol aurreko ekintza egokitu batzuk praktikan jarri —urritasun fisiko eta sentsorialei egokitutakoak batez ere— taldeak osatuz eta txandakatuz.
BERRIAK
IKUSI KANPAINAREN AZKEN BERRIAK >>
Parte hartzen duten eskolak
EGUNA | ORDUA | ESKOLA | IKASLE KOPURUA |
---|---|---|---|
Azaroak 29 | 9:00 | Unidad Terapeútica Educativa de Álava | 10 |
Urtarrilak 18 | 9:00 | IES LOS HERRAN BHI | 38 |
Urtarrilak 26 | 9:00 | CPES Egibide Nieves Cano | 50 |
Otsailak 13 | 9:00 | CPEIPS Santa María (Marianistas) | 34 |
Otsailak 14 | 9:00 | CPEIPS Santa María (Marianistas) | 29 |
Otsailak 15 | 9:00 | CPEIPS Santa María (Marianistas) | 34 |
Otsailak 16 | 9:00 | CPEIPS Santa María (Marianistas) | 29 |
Martxoak 7 | 9:00 | CPEIPS Armentia Ikastola | 27 |
Martxoak 9 | 9:00 | CPEIPS Armentia Ikastola | 50 |
Martxoak 10 | 9:00 | CPES Egibide Arriaga | 26 |
Martxoak 13 | 9:00 | CPES Egibide Arriaga | 26 |
Martxoak 14 | 9:00 | CPES Egibide Arriaga | 25 |
Apirilak 5 | 9:00 | CPEIPS CEU Virgen Niña | 29 |
Maiatzak 9 | 9:00 | IES Federico Baraibar BHI | 23 |
Maiatzak 12 | 9:00 | IES Federico Baraibar BHI | 44 |