Helbidea
Gabriel Celaya kalea, 15, behea. 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba)
Mapa:
Deskripzioa:
2010eko uztailean Zuzenak erakundeak aurrerapausoa eman zuen urritasunen bat pairatzen duten pertsonen kirol eta gizarte integrazioa lortzeko dituen helburuak sendotze aldera. Une hartatik, eta Vitoria-Gasteizko Udaleko Kirol Sailari esker, gure erakundeak 3.500 metro koadroko lokal berriak ditu eta gure kirol jarduera fisikoaren eta kirol eta giza ekintzen gune nagusia bilakatu zen.
Instalazio berriok ahalbideratzen dute erakundeak sustatzen dituen jarduerak modu eraginkorrean kudeatzea. Lokal berriak aukera ematen du Vitoria-Gasteizko Udalak eskaintzen dituen urritasun fisikoak dituzten pertsonentzako kirol jarduerak bertan egitea, hainbat kirol ataletako kirolarien prestakuntza lehiaketetara begira, erakustaldiak, eskola sentsibilizazioko jardunaldiak, hitzaldiak…