GURPILDUN-AULKIKO SASKIBALOIA
Fundación Vital Zuzenak, 2023-24 denboraldian Lehen Mailan lehiatu da, Ohorezko Mailan lau denboraldiz jarraian lehiatu ondoren.
​
Jokalari gazteak esperientzia handiagoko beste batzuekin bateratuko dira, taldearen birmoldaketak eta gero. Taldea neska-mutilekoa da eta gure taldeko hiru emakume izango dira Espainiako selekzioaren dinamikan.
Entrenatzaile berria Alex Albaina izango da, Zilia Gil entrenatzaile laguntzaileak lagunduta.
Liga urrian hasi eta 17 jardunaldi izango ditu. Lehen itzulia urtarrilan amaitu eta denboraldia maiatzean itxiko da.
Zuzenak B taldean, prestakuntza adinean dauden gazteek osatzen dute, klubeko beteranoen laguntzarekin. 2022-23 denboraldian Ipar Ligako txapeldun izan ziren lehen edizioan. Talde teknikoaren buru Iñaki Ibarreta da, Ana Agiriano eta Santi de Pablosen laguntzarekin.