top of page
MAHAI TENISA - iniziazioa
Zuzenak taldeak mahai-teniseko diziplinari heltzen dio berriro, baina ez lehia-esparrutik eta bai ludikoagoetatik. 2024 honetan, talde bat ireki da, astearteetan, 18:00etatik 19:00etara, desgaitasuna duten pertsonei kirol horren praktika hurbiltzea eta erraztea helburu duena.
Hauek dira jarduera berri honen gakoetako batzuk:
1. Berariazko trebetasun teknikoak eta taktikak ikasteko, hastapen-maila batean.
2. Egoera fisikoa hobetzea
3. Kirola egiteko ohiturak hartzea, osasuna hobetzeko.
4. Mugimen-jardunaren aukera zabaltzea eta dibertsifikatzea.
5. Sozializaziorako eta pertsonen arteko harremanetarako espazio bat sortzea
Talde honen adinak 16 eta 99 urte bitartekoak dira.
bottom of page